Orioko kirol zentro berriak lau solairu ditu. Sarrera nagusia bigarren solairuan dago, bulegoak eta bilera gelarekin batera. Bigarren solairuan gimnasioa, entrenatzaileen gelak, kontsulta eta balorazio gelak eta sukalondoa kokatu dira. Erdiko solairuan balio anitzetarako gela bat eta aldagelak daude. Behe solairua berriz garaje bezala erabiliko da.
Altzariak erabilgarriak eta xumeak dira bukaera gogor eta iraunkorrekin. Piezen diseinu eta koloreak eraikinak duen estetika zilaragarriarekin bat datoz, beti ere eraikinari protagonismoa kendu gabe.