Legarrata familiak 1816. urtean eraiki zuen Don Juanena Etxea berritu dute. Bertan, alkizatar guztiek gizarte topaketak, jolasak, kirol eta kultur jarduera ezberdinak egin ditzaten. Eraikinak mediku kontsulta, gimnasioa, erretiratuentzako egoitza, gizarte-larrialdietarako etxebizitza eta eskolaz kanpoko jarduerak egiteko gela ditu.
Altzariak erabilgarriak dira eta gela bakoitzaren behar ezberdinetara malgutasunez egokitzen dira. Altzarien arintasun eta bukaera garbiek espazioak zabalagoak egiten dituzte.
Gimnasioan adin guztietako pertsonek erabiltzeko makina desberdinak daude.
Urban aulki berria, fina, arina, teknologikoa eta sendoa da eta gainontzeko gehiengo altzariak bezala Actiu fabrikatzailearena da. Actiu LEED GOLD eraginkortasun energetiko eta ingurumen ziurtagiriarekin saritu dute.