Jean Louis Iratzoki disenatzailearen mahai eta armairu programak erabilera anitzak eskaintzen ditu. Horri esker, neurrira egindako altzarien banaketa lortu dugu, irtenbide bereziak dituena.
Lan postuetan garbitasuna nabarmentzen da, kable elektrikoak ez baitaude bistan. Kable sarea paretatik armairuetan zehar mahai bakoitzeraino eraman da, kableak gordetzeko prestatuta dagoen kaxa batera. Erabiltzaile baikotzak mahai gainean tapa eraisgarri bat du, bertatik hartune elektrikoetara eta datu eta ahots hartunetara eroso heltzeko.
TNK aulkiak duen azken belaunaldiko sistemak, erabiltzaileak aulkiaren bizkarraldearekin duen kontaktua detektatzen du, aulkiaren bizkarraldearen itzulera abiadura erabiltzailearen bizkarraren mugimendura egokituz.
Beirazko itxiturek espazioak zabalagoak egiten dituzte. Aldizkaritegian, artxibo higikorrei esker, biltegiratze lekua optimizatu dugu.